Gaisorik egon nahi izate zikin hau
Gaisorik egon nahi izate zikin hau
ez da elkartasuna.
Adiskide gaisoak ez bisitatzeko aitzakia hutsala.
Gaisoen oldar desatseginari aurre egiteko babes koldarra.
Oinazea eta herio-izua ere kapitalizatzeko premia egoista.
Osasuna ere ez da
gaisorik egon nahi izate zikin hau.
|
© Juan Luis Zabala