Galtzailetza

 

Jazarri eta errepresaliatuei

 

Sentitzen dut zuek sentitzen duzuena,

baina ez dut zuek bezala sentitzen,

nahiz eta zuekin egon,

zuekin bat egin,

zuen beharra izan.

Beste eskola batean ikasi nuen nik galtzailetza,

bakarrik,

beti neurekin,

beti neurekoi.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus