Ideia puskak zabor boltsa beltzetan
Dena oker dago.
Galtzen ari gara.
Ingurura begiratu besterik ez dago.
Hala ere, denetatik hitz eginak gara behintzat.
Eztabaidagaiak aldatu egin ditugu tarteka,
nahiz eta etsiak antzekoak izan beti,
oso ezagunak.
Aldi bakoitzean ideia puskak bota izan ditugu
zabor boltsa beltzetan,
bete ahala ondo lotu eta kalera jaisteko,
Udalak aldez aurretik markatutako leku eta orduetan. |
© Juan Luis Zabala