Guardiak bebarruan
Gobernuak egun batzuetan
guardia bana kokatzen du
bebarru bakoitzean,
goizean goizetik eta egun osoz.
Bizilagunak bebarrutik irten ahala
guardiak jo egiten ditu.
Jipoituaren sendotasunaren
araberakoa da kolpeen indarra:
handienei kolpe handiak;
umeei kolpe txikiak,
baina ez gozoak horiek ere.
Gero guardiak bizilagunari
bere bidean segitzen uzten dio. |
© Juan Luis Zabala