Trafikoko argiak

 

Trafikoko argietan sinesten al dun?

Egin ezan gogoeta gauean.

Ederra dun galdera, nik uste.

 

Ez al din sikiera

zirrararik egiten

isilean entzuteak,

begiak itxita?

 

Gidari mota asakotarikoetan

pentsa dezaken, esaterako,

kolore aldaketaren zain guztiak.

 

Nik aburu bat eman diezanaket:

trafikoko argiak hitz ditun;

trafikoko argiak kode ditun;

trafikoko argiak gezur ditun.

Errepara ezan hutsune hori.

 

Ikusiak ditinat

goiztiri, paraje eta arrats ederragoak,

baina ikusmen honek zerbait gehiago din.

Zer edo zer lortu dugulakoan nagon.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus