Traizioa

 

Jean Geneti

 

Traizio koldarrez zamatutako

GMC kamioi herdoilduak

landatu ditut muturrez gora

erraietako baratza mortuan,

grisa beltzera amiltzen duen

barne zeruaren galgari begira.

 

Deposito zulatuetatik darien

isurkinean nahi nuke murgil egin.

 

Maite dut gasolio usaineko

bakardade gaizto eta errudun hau.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus