Argazkilariaren izena
Agerian utzi ditu istripuak
makinaren zein gizakiaren barrunbeak,
mila zati nahasitan bat eginda.
Agerian geratu da halaber
bataren zein bestearen
funtsgabetasun oinarrizkoa.
Errua harena ez izan arren,
bekosko ilunez dugu azpian
irakurtzen argazkilariaren izena. |
© Juan Luis Zabala