Autoen nekea
Autoen nekea sumatzen dut,
eta asfalto-egarri absurdu bat.
Azpiko lur bortxatuari
lotzen zaio, malenkoniaz,
distantziaz, nire gogo abaildua.
Miresgarria da trafikoa.
Autoak errepidean omen dabiltza.
Ikusita ere, kosta egiten da sinestea. |
© Juan Luis Zabala