Leku bat munduan

 

Asfalto bustiaren gainean herrestaka

sentitzen dut aurpegia,

haragia urratzen, birrintzen, suntsitzen,

gordin, odoltsu, mingarri, bizi-bizi,

bizi-bizi hortzak ere, kraskatzen.

Eta hori da indarra,

hori da zirrara,

hori da bizitza!

Eup!

 

Ezin diot errepideari beste era batean begiratu.

Ezin diet autoei beren geldotasun kolorgea ametitu.

Ezin diot gorputzari gehiago eutsi.

Azkenera arte estutu behar dira kemenak,

ezinegonaren torlojoak.

 

Txoko baten bila dabiltza nire begiak,

dabil nire arima,

duen guztia emateko gertu.

Leku bat,

leku bat errepidearen erdian,

leku bat, mesedez, bai,

leku bat,

leku bat munduan.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus