Egin behar genuena

 

Eta zer da benetan egin behar genuena?

Noren eredua dugu orain ikasgai?

Noren argazkiak pizten digu hunkipenik bortitzena?

Norengandiko distantzia da arrotzen sentiarazten gaituena?

Non sentitzen dugu, bene-benetan, ez gaudela?

 

Ezinezkoa izan zitzaigun erabakia hartzea,

bidegurutze guztien iturburuan ostatu hartu

eta zalantzak bertakotu egin gintuen.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus