Ezta maitasuna ere

 

Aldez aurretiko goseak

ezin inoiz aserik,

min du amodioaren ertz itzaltsuetan

maitale zinezkoak.

 

Ezin baitu barruan gorderik duen

maitasun guztia gorputzetako poroetatik isuri.

Maitasun oro baita ase ezina,

grina oro gose beti mingarri.

 

Ez dago ezer onik,

edo ez zaigu guri behintzat

ezagutzerik suertatu.

Ezta maitasuna ere.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus