Besaulkiak zain

 

Ez zen aski izan kantu bat

elkarrengana hurbiltzeko.

 

Ez zen aski izan begia

begia ferekatzeko.

 

Ez zen aski izan gauaren zola

lilurari amore emateko.

 

Ez zen aski izan mundu bat

beste bati oldartzeko.

 

Besaulkiak zain genituen

gure nekea irensteko.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus