Komunikazioa

 

Neure buruari buelta eman niola sentitu nuen,

eta munduari ere orobat.

Mugaz bestaldean nengoen

baina mugatik honunzkoen aldamenean hala ere.

«Isilik, isildu zaitezte guztiok,

eta entzun nazazue»,

esan nuen urruntasun samur hartatik.

Nahiz eta nire ahotsaren soinuak ez muga pasa,

ezin ukatu zenbait konturatu egin zirela

zerbait esan nuela behintzat,

zer inork asmatu ez bazuen ere.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus