Emaidazu amets bat eta birrinduko dut
Emaidazu amets bat eta birrinduko dut,
gogotik birrindu ere,
xede zehatzik gabe, denborapasa.
Hitzez erdara daitezke guztiak,
eta egunkarietan argitaratu,
ezkerreko nahiz eskuineko.
Emaidazu bihotz bat,
heze eta gorri, pilpira bizian,
eta hezur huts bihurtuko dut.
Zurbil eta lehor jaso ohi ditut,
sakelan gorderik etxeratu
eta gaumahaian gordetzeko
gomazko dortokekin batera.
Ez iezadazu ezer eman
eta sendatuko naiz,
neure kasa hautsita. |
© Juan Luis Zabala