Mahai gainean
Mahai gainean utzi ditut
betaurrekoak, erlojua eta bolaluma,
ea elkarren arteko solasean
entretenitzen nauten.
Baina ez dute hitzik esan.
Begira geratu natzaie,
luzaz, malenkoniaz,
urrutiramendu triste eta poetiko batez,
zintzotasun sideralez.
Konturatu naiz autoerretratu partzial bat
dudala mahai gainean, begien aurrean.
Neure ortopediaren erretratua.
Hain aparteko, hain neure.
Hain arrotz, hain ni neu.
Hautsia natza hortxe,
desmontatuta, desartikulatuta,
deskonektatuta, deseginda. |
© Juan Luis Zabala