Gaupasa beti
Ilargiaren nekea begietan,
egunkari berrien distirari
aurre egin ezinik.
Kristal hautsien zorrotza
munduaren zapata-zoletan.
Erraietatiko isurkien narda
giza-izatearen estoldetan.
Zer begirune edo hipokrisia da
garbitzaileei gu beren ontzietan
sartzea galarazten diena?
Ez da zuzena.
Geure kabuz barneratu behar genuke
zabor-arte abisalaren gau artifizialean,
gizarteak eta egunak
sekula emango ez digutenaren bila. |
© Juan Luis Zabala