Garena
Eta gu: zer gara gu?
Inoiz gu izaten ez garenok?
Gurik osatu gabe, gu.
Miopiatik zehar begiratzen diogu munduari,
ertz txikietan bilatzen bermea, kolpea ere izan ohi dena.
Dantza garaikidearen eta herren trauskilaren artekoak dira gure pausoak.
Ezintasunaren amildegitik jalgitzen zaigu hitza,
huts bihurtzen ahoan, geure kontrako.
Kantu minimalaren eta marru zakarraren artekoak dira gure esanak.
Ez dakigu besterik, ez dakigu bestela.
Inor ezin izan da ez dena.
Ez gu behintzat, gurik osatu gabe, gu.
Zer gara gu? |
© Juan Luis Zabala