Eginak daude mapak oro
Eginak daude mapak oro,
garbituak toki guztietarako bideetako sasiak.
Zerrendak dira orain eginkizun,
mahai aurrean errepasorako eroso eserita.
Helduak gara jatorrizko ezerez hutsal hartara,
eta bidaia mila modutan kontatzeko tenorea da orain.
Baina nora doa, hortaz, ezinegon hau guztia?
Non isur daiteke barne-sumin inkomunikatu hau?
Nola neuragana nezake
nondik baitaratu zaidan ez dakidan
orroa lazgarri ustez doako hau
koherentziaz kanporatzeko zauri gordina? |
© Juan Luis Zabala