Zorion laburraren mina
Ez dakizue zer min ematen didan
zorion zuri honek.
Merezi gabekoa delako?
Banaezina eta egoista?
Injustizia lazgarrietan,
disimulu apainez eta ahanztura lausoz,
inmoraltasun betean oinarritua?
Ez. Neure zoriona bezain lohi nauzue.
Laburra dela dakidalako da,
zorion oro bezalaxe,
zoriona zinez merezi duten zoriontsuak
horretaz ohartzen ez badira ere. |
© Juan Luis Zabala