Orratzezko isiltasun bat
Orratzezko isiltasun batek,
ibai makal baten ubide,
urteak lurperatzen ditu,
periskopiorik gabe dautzan ogizko mendeak.
Eta ni hedatu egiten naiz,
eta eskuak are ezezagunenak ere lotzen dizkiet nire eskuei,
eta bainatu egiten gara.
Gure oihu indargeen oihartzuna eta gure suizidioen odola itsasoraino helduko ahal da! |
© Juan Luis Zabala