Puskatu egin nintzen
Puskatu egin nintzen,
aspaldi, oso aspaldi,
txikitan,
ez naiz oroitzen noiz.
Inork ez zuen ezer ikusi,
eta neu ere ez nintzen ohartu
puskatu nintzenean.
Puskatu egin nintzen,
aspaldi, oso aspaldi,
txikitan,
ez naiz oroitzen noiz.
Ez naiz sekula osatu,
ez nik ez beste inork ez baitaki
noiz eta nola puskatu nintzen.
Ez naiz sekula osatuko,
eta honezkero ez nuke nahi,
izan naizen onena
puskatuta izan naizelako beti,
puskatuta maite izan dudalako zinez
neure burua. |
© Juan Luis Zabala