«ESCRiTOR VASCO / EUSKAL iDAZLEA»
POLEMiKA (1978)

 

        1978ko urtarrilean Raúl Guerra Garrido idazle donostiarrak polemika handia piztuko zuen artikulua argitaratu zuen Eginen. Bertan, literatura erdaraz idazten duten euskal herritarrek bazterketa bikoitza jasaten zutela salatzen zuen. Egunkari hartan bertan erantzun zion Xabier Kintanak, Zeruko Argian Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak, Deian Elías Amezagak eta Martin Ugaldek, eta abar luze bat, dozena bateko artikulu saila osatu arte.

        Geroztik ia kronikoa bihurtu den eztabaida honek, orduko hartan izan zuen agerpenik goriena eta joriena.

 

 

"Escritor vasco / Euskal idazlea" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus