Literatur Emailuak
99 zenbakia: 2003ko abenduaren 4an
Susa literatura argitaletxea

 

Erdaretara itzulirik

Ingelesera Stephen Moran-ek itzulirik jaso ditugu Juanjo Olasagarreren bi poema, eta Elizabeth Macklin-en eskutik Kirmen Uriberen bost poema. Constantin Roman-i zor diogu Kirmen Uriberen "Maiatza" errumanieraz jarri izana. Rikardo Arregi Diaz de Herediaren bi poema gehiago ditugu orain alemanez, Berit Skock-ek emanak. Frantsesez, bestalde, Itxaro Bordaren %100 basque nobela argitaratu berri du Editions du Quai Rouge Baionako argitaletxeak; lehen bost kapituluak eskaintzen dizkizugu. Hauek eta beste hainbat itzulpen irakurriko dituzu hemen klik eginda

Hiribarrenen "Eskaldunak"ek 150 urte

Duela 150 urte, 1853ko abenduan, eman zuen argitara Jean Martin Hiribarrenek bere lanik ezagunena, Eskaldunak, 5.000 bat bertso-lerroz osaturiko poema. Azkainen 1810ean jaioa, hainbat lan idatzi zituen, euskaraz eta frantsesez, apaiz lapurtarrak. Hiru argitaratu zituen: Eskaldunak obraz gain, urte bereko Montebideoco berriac, Ameriketarako emigrazioaren aurkako kantuak, eta 1858ko Escaraz eguia, erlijioaren historia bat. Euskal Herriaren garai bateko agerpen osoa izan nahi duen poema luzea, osorik irakur dezakezu hemen.

Idazleak Susaren standean

Durangoko Azokan Susa argitaletxeak lau stand izango ditu (Goienkalea 41-44), horietatik bat osorik XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumari eskainia. Bestalde, idazle hauek izango dira Susan: abenduaren 5ean (ostirala) Jon Alonso (Hodei Berdeak), abenduaren 6an (larunbata) Pako Aristi (Libreta horiko poemak), Edorta Jimenez (Kilkerren hotsak, Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan), Hasier Etxeberria (Eulien Bazka) eta Juan Ramon Madariaga (Izozmendiak). Abenduaren 7an (igandea) Edorta Jimenez eta Juan Ramon Madariaga.
Susak Iñaki Uriaren ipuin bat eramango du opari Azokako bezeroentzat.

 

Efemerideak

1891 abenduak 4: Kepa Ormaetxea jaio zen Etxanon.

1748 abenduak 5: Pedro Antonio Añibarro jaio zen Ugaon.

1745 abenduak 6: Juan Antonio Mogel jaio zen Eibarren. Peru Abarka, bere lanik ezagunena osorik dago eibar.org gunean.

1888 abenduak 6: Nikolas Ormaetxea Orixe jaio zen Orexan. Xabier Lizardiren Biotz-begietan liburuari hitzaurrea jarri zion.

1888 abenduak 7: Joseba Altuna jaio zen Bilbon. Oskar Wilden Ipuñak euskaratu zituen.

1888 abenduak 7: Juan Martin Pertika jaio zen Gernikan.

1869 abenduak 8: Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar hil zen Errenterian.

1925 abenduak 8: Juan Manuel Lertxundi hil zen Tolosan.

1911 abenduak 9: Jose Basterretxea Oskillaso jaio zen Madrilen.

1907 abenduak 10: Gratien Adema "Zaldubi" hil zen Baionan. Euskal Testu Klasikoen Gordailuan Euscaldun pelegrinaren bidaltzailea (1877an argitaratua) osorik dago.

 

Agenda

 

Urtzi Urrutikoetxeak Imre Kertész 2002ko Literaturako Nobel Sariaren "Zoririk ez" liburua aurkeztuko du abenduaren 4an (osteguna) 19:00etan Arrasateko Monterron jauregian. Aurkezleak: Károly Morvay (hungarierazko aholkularia) eta Xabier Mendiguren (editorea). Argitaldaria: Elkar.

Kirmen Uribek "Garmendia eta zaldun beltza" liburua aurkeztuko du abenduaren 5ean (ostirala) 17:00etan Durangoko Azokako aretoan. Argitaldaria: Elkar.

Bihotz bakartien klubak hiru saio ezberdin egingo ditu hilabeten honetan. Abenduaren 5ean (ostirala) 22:00etan Mutrikun Poeta hilen kluba eskainiko du, abenduaren 19an (ostirala) 22:30etan Soraluzeko Kapillan "Zakil alu hori" aurkeztuko du eta abenduaren 30ean (asteartea) 20:30etan Urdiaingo udaletxean "Sarri gure artean" errezitatuko du.

Mikelazulokoek "(h)IL(a)BETEko hotsak" poesia errezitaldi irekia egingo dute abenduaren 5ean (ostirala) 22:30etan Oreretako Mikelazulo elkartean. Idazleak, irakurleak, musikariek eta pintoreek modu librean parte hartuko dute.

Jon Abrilek "Helloak Txinan" liburuarekin hitzaldi sorta bat emango du datozen egunotan, abenduaren 5ean (ostirala) 20:00etan Igantziko Baratzondo aretoan; abenduaren 10ean (asteazkena) 20:00etan Iruñako Zaldiko Maldiko Elkartean; abenduaren 13an (larunbata) 20:00etan Goizuetako Udaletxean; abenduaren 17an (asteazkena) 21:00etan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian eta azkenik urtarrilaren 2an (ostirala) 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Pedro Alberdik "Orhoit gutaz" liburua aurkeztuko du abenduaren 4an (osteguna) 19:30etan, Bilbon, Euskaltzaindiaren areto nagusian. Kandido Uranga aktorea irakurketak egingo ditu eta Jose Angel Irigaray Pamiela argitaletxearen izenean mintzatuko da. Antolatzaile: Bilbo Zaharra Forum.

"Etiopia... 25 urte geroago" ekitaldia izango da abenduaren 7an (igandea) 22:00etan Durangoko San Agustin kultur gunean. Bernardo Atxagaren literatur emanaldia eta Ruper Ordorikaren kontzertua izango dira.

Durangoko Txaman fantzineko kideek "Txaman gaua" prestatu dute abenduaren 7an (igandea) 23:30etatik aurrera Atxo fun-fun tabernan. Asteburuan bertan beraien aldizkariaren 5. zenbakia ere kaleratuko dute.

Jose Luis Lizundiak "Emakumeak idazle Durangerrian..." hitzaldia emango du abenduaren 8an (astelehena) 12:30etan Durangoko azokan.

Mikel Elorzak Literatur aldizkariak izango ditu hizpide abenduaren 13an (larunbata) 10:30etan Larrabetzuko Literatura Eskolan.

Pako Aristik Libreta horiko poemak poema liburua izango du mintzagai abenduaren 17an (asteazkena) 20:00etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21), Asapala elkarteak antolatutako Irakurlearen Tartean.

Gasteizko Irakurleen Klubean Patxi Zubizarretaren "Barrikadak" liburuaz jardungo dute abenduaren 18an (osteguna) 20:00etan, Hikaateneoan.

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: