Gure amatxik

gau oro bezala lotarakoan

erran zuen:

 

               Jaundone Bladi

               nik sua estali

               edozoin gaizto jin baladi

               bortan bedi arri.

 

Eta zazpi aldiz zazpi mende iragan dira

sua gorderik

     estalirik

eta atean arri.

 

Bainan arria bihurtu ur

eta aritzezko subilan

sua errauts,

hala ere

sukaldea gorituxea zegoelarik

herriaren ahoan Lizardi mintzo:

 

               autsa pittinka urratu nuan

               beldur bera,

               sua bizirik dago

               galduak ez gera!

 

Ez ginen eta ez gara

oraindik bagara!

Zazpi gau ezinago luzeak iragan dira

eta orai ere

     berriz ere

makurtu behar subilaren piztera

errautsa goritzera.

 

 

© Jose Angel Irigaray

 

 

"Jose Angel Irigaray / Kondairaren ihauterian" orrialde nagusia