HAiZEAREN KARTAPAZiOA
Haizeak galdu ditu orriak
bere kartapaziotik
erauntsi mekanografoek
tekleatzen
dabezan horrek masten liburuan?
Kalatxoriek ez dabe eguzkitakorik
baina oreka biziak egiten dabez
zeruko ortodromika guztien
burdinari transparentean
Pakebote belabakoa ere
haizeak bere kartapazioan
eroanak ote?
orekan dabil uberan
Ahoa zabalik
adurra jario
guri begira dago Eguzki ergela
|
O CARTAFOL DO VENTO
O vento perdeu as follas / do seu cartafol / Esas que os chubascos / mecanógrafos / tecolean no manual dos matros? // As gavotas non teñen quitasol / pero fan raudos equilibrios / polo aramio transparente / de tódalas ortodrómicas do ceo // O pailebote sin velas / serán esas que o vento / levou no seu cartafol? / tamén fai equilibrios no ronsel // Ca boca aberta / caille a baba / está mirándonos o babión do Sol. |
© Manoel Antonio
© itzulpenarena: Iñigo Aranbarri / Koldo Izagirre