Gainbera
Larogei urte gaur bete ditut, zartzez alderoka nabil, nai ta nai arren iñolaz ere pausorik zuzendu ezin; ankak elbarri, burua motel, ario mindu, erretxin, urteen sitzaz joa nago-ta aje guziak nerekin.
Naspil-irudi gaiztoa dakust zartzaroko ikuspegian, burutik egin ala zer ote...? Ez nago nere onian. Gaztea nintzan garai artako bizitz-iturri garbian pittin bat edan al baneza gaur eritasunik ez nigan.
Basaburuan toki naro bat, bertan urjaiotz gardena, onen ixuriz maizki ase zan nere biotz egarbera. Ots-egiten dit, ots eme, kutun, lengoxe deya ber-bera. Malkarrik ez dun oroimen- bidez noán iturri maitera.
* * *
Bizkorraldia!... Bat-batez orain urrats arin, gogo txosper, ain txingar sortu zaidan kemenak zut-zutik narabil, gallen. Gero amilduko banaiz ere txapalda loretsu baten babesa orain arki detanez nere barru jairik onen!
1949'gko Epailla'ren 3'an |
© Emeterio Arrese