Igarondo
Zumardi Aundi, garai batean zure kerizpe laztana arturik emen egon oi nitzan ordu goxoei emana. Len bezelaxe zeundelakoan etorri naiz gaur zugana, ta, zer ikuspen begitara zait...? Ustegabeko antzalda!
Beste zuaitzak zure tokian, zumar-itzalik ez emen, iparrak bere soñu biguna ez dakit nun jo lezaken, zuaitz berritan iñoiz ezpaitu eresgai onik arkitzen. Zu ziñan lenez lillura-baso berezietan ederren!
Erreka polit marmariñe bat zijoakizun urbizi, ur jator, arraiz aberatsa ta ziaro garbiya beti. Ikuskai onik ez dezu orain, ez kerizpe t'ez ur garbi... Leno ziñana gogamenean erabil zaitut, Zumardi.
Banun andregai zoragarri bat, biyok maiz onera bide, iñun ez emen ainbat atsegin t'amets aiñ ederrik ere. Garai artako zumardian nik zenbat egotaldi maite...! Bai bizitz eder urte yoanak itzuli al balitezke!
Tolosa'n 1946'garren urtean |
© Emeterio Arrese