Oarketak
Beiñ eta berriz biziro leikor esaten didate: «Gaizki abil, oso gaizki ain bakar. Ez al det gure billera goxoa maita, ez al gaituk adizkide?» Galdera oiek jum..., usai leunegia dariote. Erantzunik onen, beraz, zalantza-ziñu orixe.
Gizon burutsu batek au esan zidan bein batean: «Aizazu, gezurrez ari geran aldi bakoitzean punpullu bat aterako balitzaigu kopetean, aitortzen det, asko xamar izain lirake nerean; baña... bai ugari, ¡zenbat punpullu besterenean!».
Orrela gezur-punpulluz nabaro baldin bageunde talkalari amorratu zallak izango giñake, elkarren etsai jo ta jo atsedenik ez beñere. Baña naiz gezur-zulo izan, naiz bentsu, egi esale, mundu'tar geranok zenbat ixtillu ta buruauste...!
Bakartasunaren deyak mendira pozik narama, an arki baitet pakezko egoite bigun laztana, kezka ta miñ-erre guzik baretutzen dizkidana. Antxe lilluraz, gozaro..., an arin zait urte-zama. Biotz-biotzez maita det mendiko ixillaren ama! |
© Emeterio Arrese