Irurogei ta amasei urtez
Arpegi zital antzo, igar, me, zurbilla, ezur eta azal utsez dirudi egiña. Garai bateko nere musu biribilla nork egitetsi orain...? Antzalda sorgiña!, kokotza nabari zait sudurraren billa.
Egi orrek argiro beste au ondoren: nere bizitz-ibaya itxasora laister. Kezka txarrik ez baña; noizik-bein pozaren arrai pintarratu bat yauzika baitager. Ardo-ttanttaz giro-ta bixkortze ain eder.
Neurtitz-metagan txindor ene ames-txori papar arro abesten ari zait biziki; oraindik ezpaitiok bertso-metaga'ri biltze-lan ondoreko potorik ipiñi. Gogotxindor luzaro jardun-zale izaki.
Agertuko balitzait egazti beltzen bat uxatuko nuke ta urrundarazi ¡txak! Jai det, jai aundia gaur atsegiñ erabat, urte asko izan arren illunik ez beintzat. Nere poza oyuka erakutsi bezat.
1945'gko Epailla'ren 3'an |
© Emeterio Arrese