Txanpañek eragin
Apari batean
Zartzaroz umetuen bular bixigarri, ardorik bikañen au edatez alai ni. Kezka-xomorro mintsu beltxik etzait ari, beltx erien ordez gaur berreun ipurtargi, oztiñeder-begi, ameskai ugari... Au bai dala pozaren goreneko zori!
EGARBERA
Iñoiz ere ez det edan onenbeste txanpain oso bustiya nago ezur mami ta zain. Alaz ere pittin bat bederik lengoz gain zuen guzion opaz edango det orain. Txol garden ontan, ba, nik biotz, begi t'ezpain.
BOR-BOR
Zirikatzalle onak zeraten ezkero neurtitzez beste zerbait esan nairik nago. Nai arren ezin baña. Izan ere ardo geiegi edan eta nere kankar bero, nere buru eltze au irakiten dago. Bertso-bide zallean zuzen xamar edo oker aundirik gabe jardun banaiz leno, bidegalduta orain ez dakit nora jo, itsumustuka nabil, t'azkenean... poto.
BERRIZ?
Len poto bat egin det, orain zer, kaikuba? Aundi bat laister nere ganbaran sortuba eskeñiko dizuet ederki landuba; gai onez egiña ta begiz apainduba kaikurik aundiyena neronen buruba.
|
Oarra. Neurtitz auek ez dira apalorduan egiñak, egunaurrez baizik. Gertu egon bear; apari artan bertso-eske lagun batzuek ni zirikatzeko asmoa zutela banekin-da.
© Emeterio Arrese