Laztan bat
Entzute aundiko eresgille Mokoroa'tar Eduardo'ri bere gorantza-egunean
Negu beltzean egoten oi dan bezela txantxangorriya otzikaraz ta mutu zegoken nere barrengo txoriya. Gaur bat-batean txospertu zaidak, gaur egun zoragarriya, lengo ixillaren ordez nik orain abestaldi bereziya.
Goibel-nagirik iñork ez emen, baizik zorion-uztargi ta uztargipean gure biotzak atsegiñaren urbizi. Erreka denak mingain zetortzik, bizkor, eretsu ta garbi. Ta gu guziok zorionezko ibayan emen igari.
Jai eder onek maitasunaren urrin gozoa zeriok t'aldi berean sortu zaizkiak bertsokume dantxariok. Ire omenaz abeskide gu, osaro alai guztiok; izan ere ik gure poza'ri pozik erantzun baitiok.
Nere buruzko epotx ariña itz-ale gozo mardulik eskeintzeko gai ezpada ere naimena bazerabilkik. Bertsuak baño azkoz geiago laztan batek esango dik; laztan au, ba, guk, ziñalpidetzat beso ta gogo zabalik. |
© Emeterio Arrese