Zer nai nuken
Mendi-mendiyan etxe koxkor bat, lizar batzuek aurrean, baratze txiki bat inguruko xakonik babesenean. Bertan iturri gerezi-ondo zardai baten kerizpean, eta basauntzen edan-tokia aitzalde-txulo batean. Ixil osoa... Iñoren zantzo t'aztarnik ez beiñ-ere an; ametsak lagun, amets egin, bai, amets!... mendi-magalean. Ori nai nuke, geigo ezer ez bizi naizen bitartean. Gero... ezurrak arri biurtu Uzturre-mendi-gañean ta «ni» naizen au betiro bizi goiko zabal urdiñean. |
© Emeterio Arrese