Seaskatik
il-obira
Amets igeskor zoroak dira mundu'ko pozkai geyenak, txingarrak baño iraupen geigo ez du-ta gure bizmenak.
Atsegiñaren ibargi-zale abitu nintzan goizean nere gogoak poz-irudi bat ipiñi zidan aurrean;
ustez eroso, bañan ikuskin arenganako bidea aintzindu gabe goazenentzat sasi ta zuloz betea.
Giza geyenak dirutu bear, gose asekaitz, lerzori; etsai gogorra iñolaz ere eziñ ase makur ori.
Ta... zeñek erru...? Alperrik dabil gure gogotzar alena, dirukoikeriz erne dan pozak ondoren beti galena.
Bear genduken bezela zuzen jardungo baldin bagiña ez litzake gaur izango noski bizitz au orren samiña.
Zertarako da, zergatik maita ondore txar dun irritsa? Egizko pozen iturburuan edan nai ezik gabiltza.
Elkarren aurka buru-belarri gabiltzanok ain setatsu zer ote geran galdezka nago: zeken, dollor, ala kaiku?
Geiegizko dan diru-gosea, goseti beraren kaltez; zillarra ibaika jardetsi nai-ta zorunik iñorentzat ez
* * *
Amets igeskor zoroak dira mundu'ko pozkai geyenak, txingarrak baño iraupen geigo ez du-ta gure bizmenak. |
© Emeterio Arrese