Arraunketa
Itxasparren'go inguruetan berebiziko gizadi alaya dabil dei, oyu t'abar jai baten goraltzigarri.
Arraunketa da... Mutil bikañak zarrena beren lemazai arturik laister abitutzeko tankeraz daude txit ernai.
...Treñeru biyak ¡rrau! irten dira, irten oldar bat-batean, txanpaz jo ta jo apar-erauntsi arraunkada bakoitzean.
Egatu nairik aurreko ertza biziro gallen jasoaz balizak dauden zabaldegira zuzenki t'arin dijoaz.
Urruti orain... Baretu dira pitin bat gure dardarak; laister baña guk berriro lengo poz eta biotz-ikarak.
Onuntz bira ta zuzen, ederki, leyaz gero ta areago egiñalean kementsu datoz zein baño zeiñ azkarrago.
Lurriñ-ontziak turu ta txistu, lei-otsar guzik batera; treñeru biyak berdintsu igaro Gaztelupeko sarrera.
Ekin, mutillak! Ori det, ori!, jo griñaz, jo mugaldera! Bertan zerate, arraunkada bi... Yaupa! Bejondeizutela! |
© Emeterio Arrese