Itxasoaren azpegik
I Eguzkiz bete balitzaio-re une gezala garden, jori ta sotillago ez itxas-zabala; ba-dirudi gaur maitaro bere barrengo itzala dirdir oztiñez ikusteraño argitu dala.
Alatz urdiña!... Zer jaikun emen, zer-nungo zori? Itxasoaren ederraldia ederren, baiki. Uin ereskitsu t'apar emeñoz jolas-irabi laztan zuri bat ematen dio Donostiyari.
Arraitz-aldeko bazter-txulotan urlo gelgarri, geyenaz ere noizik-bein palaxt otxanez ari. Orain on, bare; laister agiyan ekaitzu, nasi... ¡Nork esan iñoiz aldakor danik urdin txau ori?
II Orduan gogor izugarrizko indarrez azun, tximist, aize ta kemen guziak arturik lagun odoi-mordoen errai beltzetik an dator illun, an dator gainka orro ta txistu, durun ta durun.
Arkaitza jo ta lertzen danean, ostera bere seta makurrez gero ta geigo atzetik beste ur-mendi-sallak tontorka datoz lerkoi, aserre, leordegira zurrunbilloka irauli-zale. |
© Emeterio Arrese