Urgull'en
egotalditxo bat
Itxaso-mugan suturik ango oz-alde nabar guziya geldi-geldiro jeisten ari da eguzki-litsa gorriya.
Ixildu dira erabat emen kantari zeuden txoriak, alatsu bean erriko ardail urduri-ots nabasiak.
Kayo batzuek egada nare aizea bigunki joaz «Zurriola»-tik beren aterpe artzuetara dijoaz.
Izar urdin bat piztu da goyen arratsaren aintzindari... Berandu da-ta luzaro ezin izan nik emengo aldi.
Jeisten abitu naizen garayan ipar-aize bigunaren marmari geltsu alakoxe bat erestiñoka zebillen.
Gozatsua zait oxkar-girodun illunabarreko itzala. Arratsak gero lo nare baten unkia eman deiala! |
© Emeterio Arrese