Euskal Erria
Ara zein alai dagon gure sorterria aritz, pago ta lizar bikañez jantzia. Alde bateko mugan itsas ugaria, arkaitza jo ta astintzen bere apar txuria; saroi oparotsuak kerizpe geldia, baserritxoak nunai ta nunai pakia; mendi-gain bakoitzean txabola txikia, artalde bat ondoren, gero... gurutzia! |
© Emeterio Arrese