Ulia
Donosti eta bere inguruko soro, baratz, lilitegi..., saill eder naro guzien gañez yayoen Ulia-mendi.
Eguzkiaren dizdiz alayak sarritan musu damaio, eta muiñ aratz onegaz indar bero bat osatu zaio.
Udazkenaren arnas epela leunki datorren garaiz ango aitz biren gañean pozik amaika bider egon naiz.
Ta zenbat aldiz arkitu ere iturri baten onduan ta iturri onen aldameneko piñu-baso gereitsuan!
Lertxundi polit, xakon, biguna, udaran izuma-toki, bazterrik maiten gelgarriena lertxundi orixe noski.
Ardi batzuek abaroan lo, ni berriz oroitz-ausnarka, zorigaitzaren egazti beltzik iñoiz etzegon eraka.
Ulia-mendi, atseden-eske natorkizunon laguna; ¡bai gozoa zuk ixiltasunez damaidazun erantzuna!
Jainkoz bakarrik, Jainkoz emengo ixil-abots eztiduna! |
© Emeterio Arrese