Gau eder

 

Jan-edan utsez bizi nai ez-ta

beste yoranez jardun geranak

gau ozkarbian zuzenki goiranz

erabil gaitu biotz-egadak.

 

Illargibete ta izar ugariz

yantzi da goiko zabaldegia;

arrats gozatsu, bikain, berezi,

otoi-gau eder, gau gelgarria!

 

Itxaso bare, sotillak emen

aldi berdiñaz logura xamar

bere bitsaren lerro zuriya

ondar-gañera polliki dakar.

 

Kezka larri bat arindu nayaz

begiratzen det urrun..., an gora!

t'andik izumai atsegiñaren

arnasa dator nere kolkora.

 

Gaberdiyaren ixil-uneko

lillurapean ¡orren gentzaro!;

lurtarrik ez dan ames-tokira

aldatu banitz bezela nago.

 

Nere barruan ez digart orain

zorigaitzaren ale bat ere;

azi txarrak on biurtu zaizkit,

samiñak ezti, arantzak lore.

 

Jan-edan utsez bizi nai ez-ta

beste yoranez jardun geranak

gau ozkarbian zuzenki goirantz

erabil gaitu biotz-egadak.

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Olerki berrizte" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus