Tori

 

Zortziko arin bat Pello'k

eskatu dit gaur goizean.

Ariña nai? Ona emen

lastozko xare batean:

 

Itz-lerro bat egin det,

orain bigarrena,

beste onekin iru,

lana det zallena;

bosteraño iritxi naiz,

emen seigarrena,

zazpi..., ondoren gaya

zortziko batena.

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Olerki berrizte" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus