Goi-aldi
Nere buru au argitu nayaz Uzturre-mendi-gañean bekokiari azka egon naiz gutxinaz ordubetean. Euri-lanbroa gero susna-ta jeisten asi naizenean nor agertuko ta... zu, Zorentxu, bat-batez nere aurrean.
Dirdira bizi zure begiak zer eskeñi nai didate, amoriyozko argitasuna?... Ezpai-aldi onek beste bat ondorean: Zorentxu, zure begi urdiñ oien mende biotzean nik ikara goxo nasi bat ala zer ote...?
Nere galdera mamitsu bati erantzun diozu benaz, erantzun alai danik ederren egi-egizko baietzaz. Urtez umotu xamar naiz, bañan gazte gordiñ izakeraz, urteen gañez kantari nabil; goibelik ez, baikor beraz.
Zorentxu, ez da oraingoxea olerki onek dun gaya, len ere berdin ziñaldu nizun zuganako nere naya. Elkar-izketaz goretsi degu gaurkoz egin degun jaya; laister... itz batez belauniko guk alkarri ziñaltz-emaya... |
© Emeterio Arrese