Aratziñe bere buruz

 

Jainko'ri zor bizitza.

Berak itz eder au: Zadi!

ta bat-batean orrela

nere sortze, nere izaki...

Egunez ni ezikuskor,

gauean oztar-irudi,

gaxoen begirale ta

olerkarien goyargi.

Aratziñe naiz, mendi-mendiko

ixillaren ama txuri.

 

Izarrak klixk-egin t'egin

beren zabalde garbia

bitxitu-garayan oi det

maizenik agerraldia.

Neugaz zillargitzen dira

ibai, soro, larredia...,

ta Auñamendi-ko basauntza

berez orrein izutia

yauzika urbil zait, atsegingarri

baitzaio nere argia.

 

Maitale izan da iñork maita

ez ditun gaxoak nere

maitenak dira; laguntzik

ez diet uka beiñ-ere.

Ames-txar-irabi edo

kezkarik sortzen bazaie

ega bizkor ariñean

mugonez erdu natzaie

Varazo-naspil nekegarriak

urrutira iges, aldarte.

 

Askotan bidegin arren

elur-izara-gañean

nere oñatzik ez dago

ibili naizen bidean.

Euriyak ez nau bustitzen,

ez ere sakon beltzean

iresten arrats illunak,

dirdira bai-det soñean.

Egunez lore, zitori naiz, ta

Apezeme arratsean.

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Olerki berrizte" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus