Bai, ongi dasak
|
Lagun zar bati
Egi dek emen daudela Tengo baso gereitsu ta baserriak, emen ere ibai aundi, urlo ta erreka bitsu marmalariak. Egi, or zeudek txikitan gure jolasketako bazter maitiak: udare-baratz, igari-leku, txori-muño ta kilker-tokiak. Nun dira baña ordungo beste gauz eta jolas ain bereziak?... Leor zegotzik, eziñago latz, «San Blas»-ko bustin-txulo guziak, ta iñolaz ere zartzez guk ezin berriztu lengo ekiñaldiak. Oroimenean bustin-txulo ta zankiñezkako makil txikiok. |
© Emeterio Arrese