Donostira oñez

 

Txikitan nik ain gogoz izanik

erri-buru bat ikusi naya

etzait aztuko lenengo aldiz

Donostira jun nitzan garaya.

Tolosa'tikan erdu zan mutil

koxkor batentzat ¡zer ikusgaya!:

itxaso zabal, «Zurriol» aundi,

«Alderdi-eder», «Bulebar», kaya...

Gizon bat «Bretxa»-n diadarbizi

¡sacamantecas! ¡barbarasaña!

zapi teinkatu aundi batera

zuzenduz txorrotx bere agaya.

Ondoren beste atseinbide bat;

«Plaza Berri»-ko feri alaya.

¡Ango zernai gauz, ozte-billera,

jardunbizi ta txistor-usaya!

Txanpon biz puskat erosi nuen,

goxatu koipez aosapaya;

oso ta garbi berarizko izan

zitzaidan Santo Tomas'ko jaya!

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Olerki berrizte" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus