Nere basetxean

 

                        Urtero aldi bat

 

Lo gozatsua egin ondoren

jeiki naiz goiznabarrean

ego-aldetik enadatxo bi

etorri zaizkidanean.

Aroiz erdu-ta or beren kabi

xarraren aldamenean

abegi on bat eskatzen daude

txioka tellatupean.

 

Geznari alai zintzo datozkit

udaberri-egunean,

lagun oberik eziñ arkitu

nere aterpe xarrean;

enada polit oiekin batez

Saratxo-mendi-gañean

urte-giro au guztiz eder zait

basoko nere pakean.

 

Mendiyan iñoiz aldarte txarrik

ez det izan, lasai nago,

aldi bat ezik bizitz osua

nai nuke bertan irago.

Txindiz aberats ezpanaiz ere

pozez nor aberatsago?;

atsegiñaren ezti jatorra

an bean ez, emen dago.

 

Elkarren etsai bizi dira-ta

gauz onik ez uritarrak.

Mendiyan beso zabalik daude

lizar, aritz, orrikarak...

Zuaitzak laztan, usai garbidun

eskeintza lili nabarrak

eta goizero txioka nere

tellatupeko maiztarrak.

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Olerki berrizte" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus