Txantxangorriya
Osto geyenak ezetasunik gabe zimil daudenean ta batez ere mitxirrika illen antzera darortzenean begiyak xabal-xabalik adar billuzi baten gañean egoten zera, txantxangorriya, negarrez udazkenean.
Ain bakar, txukun eta geldiro jardun oi zera kantuan non beti ernai zu'ri begira egon arren bat orduan atsekabe ta miñeriturik kantari zauden orduan ari zeranik iñoiz ez dizu antzik emango mokuan.
Papar txiki ta gorrixta bor-boil ler egiteko zorian jardungai oso kupigarriaz beterik daukazunean ainbeste negar, eresi xamur, axanpa guzik batean ez dakit nola kabitzen diran zure kolko pollitean.
Aldizka furruxt, ega motxean, uste gutxinez aurrera azaldurik an laister-bidetik malda-gora goazela gidari zintzo gertu bat izan nai bazenduke bezela gure antziñan zabiltza beti txoriño maiten-maitena.
Maite zaitugun ezkero nunbait ordañak aurrez ematen ote zabiltzan esan liteke negua sartu baño len. Ez bildur izan! Elurte gaizto aundienak izan arren gure ondoan arkituko da zuretzako ainbat lurmen.
¡O, txori gaxo, sotil, polita biotz erien laguna, txirulioka negar ugari eztiro dariyozuna: Zu zera beti, txantxangorriya, zu zera txantxan-iztuna alakoxe gaux maitagarri bat erakusten diguzuna! |
© Emeterio Arrese