—Urruña 1853—

 

Montebidorat juailiak

 

Pierre Topet Etchahun

 

                      1

Bi berseten huntzeko denbora dut hartzen

Uskal herri guzian, nahiz khanta ditzen

Montevidorat dira hanitz abiatzen

Bere khartiel huna beitie kitatzen

Eta gaistuaguan fortuna txerkatzen.

 

                      2

Hau da uskaldunaren sistima tristia

Hurrunian beitie bere sinhestia

Ustez aisago egin han aberastia

Deus eztien lekian, zer aperentzia

Hori da arrantzura larrerat juitia.

 

                      3

Sujet falsu elibat, jiten zaitze hanti

Nahiz jente erostez zerbait irabazi

Gero haiek laidatzen, herria askarki

Nahiz ahal bezain bat eraman hebenti

Bere fortunak behar hek egin sinpleki.

 

                      4

Aita etamer deitze haurrak galerazten

Hasten zaitzen phuntian, zerbaiten egiten

Ustez fortunen txerkha dutie igorten

Beren etxen beharrak beiteitze emaiten

Haurren gaizki ezartez berak gaizki jarten.

 

                      5

Aitama hurak dira, ezarten nigarrez

Haurrak haboro ikhus, eztitzen beldurrez

Trete hek hitz emaiten, khuntu hartzera hez

Lehen etzeizkitzenak, salerazi urhez

Salerazitzen deitze, ordian gezurrez.

 

                      6

Haur gaxo hurak dira itxasuan sartzen

Bere galerazliak, gidatako hartzen

Muntevidora ordun, gero hek kitatzen

Ordian hasten dira, bihotz min egiten

Zeren bere aitamak, kitatu zutien.

 

                      7

Gure aita eztia, zure haurregati

Odola ixurtera, zunikina utzi

Guk dugun estatia, untsa bazeneki

Fi gasto egiteko, bazunuke aski

Gu traditu gutien, traidore hegati.

 

                      8

Gure ama trendia, guk utzia etxen

Gure abiatzian, bihotz min egiten

Egun gure plainiak, bazuntu entzuten

Nula zure utzia, dugun deithoratzen

Nahigo guntukezu ikhusi ehorzten.

 

                      9

Ezin biziz girade, jarririk esklabo

Etxen guntialarik, guk beharrak oro

Anaiak girade ezari soldado

Arreben estatia, aldiz tristiago

Haren aiphatzia zait, haien phartez laido.

 

(fait par Etxahon de Barcus le 2 août 1853)

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus