Orain bizitza paperezkoa bihurtzera doan honetan
eser zaitez, irakurle,
hartu liburua eta
idatz ezazu zeure izena hemen;
begira utzi dizut lekua:
Ni ................................... naiz.
................................ urte ditut,
ongi baliaturik guztiak,
Ilea ....................... daukat, begiak .......................;
maite dut .......................... , hagitz,
orduak eta orduak ematen ditut horretan.
A = Txoria kaiolan bezala sentitzen naiz orain.
B = Lehoiak Sabana bezala Mundua dut Zabala.
Aukeratu
A ala B.
....................................................... (a)z kezkaturik nago;
eta lana, .................................. dihardut,
bizi behar baita.
Horra bi lerro nahi duzuna para dezazun
.....................................................................................
.....................................................................................
Laxatuko zinen ezta?
Hemen da akabera, hasiko gara ostera:
Ni naiz .......................................................
eta noizbait hilen naiz,
hartua zor
higatzea, ordea,
berez dator.
© Juanjo Olasagarre