Nereari
— Zenbaitek uste du geure burua egiten goazela, eta neurri batean egia da. Baina, bestalde, egin egiten gaituzte. Ni neu egin egin naute, hasieran gurasoek eta gero bizitzan zehar ezagutu ditudan pertsonek, eta zortea izan dut. Baina batzuetan iraganak pisu handiegia du gure bizitzetan, ez da gauza bera mihise zuri batean margotzea edo aurretik belztuta dagoen batean. Zaila da hor koloreak ateratzea.
— Mutil koskorra zinela irten zinen Bilbotik eta ez zara geroztik itzuli. Gurasoen erabakia zuzena izan zela uste al duzu?
— Ez zegoen beste aukerarik.
Paulinorekin, 36ko gerrako haur batekin
izandako elkarrizketa, Bogotan, 2011n
© Kirmen Uribe