"Orbel zaku bat"
    Jon Benito


    (poemak)
    32 orrialde

Zuretzat espreski idatzi eta inprimatutako liburuak dira hauek.
amukoak bildumako liburuak doan jasoko dituzu
Susaren web guneko dendan erositako liburuekin batera.
Ondoko testua liburuko pasartea da.

 

  Ez dizkizut postal gehiago bidaliko atzerritik.

Ez duzu nire minaren geografia zertan ezagutu.

 

Demagun zutaz gogoratzen naizela Candem street-en,

nire bila nabilela Mourarian.

Ez da erraza aitortzen, badakizu.

 

Hotz jokatzen dut urrutitik,

babes bila, defentsan,

ez nadin ahul azaldu, tristeegi.

Bestelakoa litzateke izar bat eta zazpi musu entregatzea,

ez orbel zaku bat.

Ez da erraza aitortzen, ez nuke jasango.

 

Nola deskribatu zure zilborretik aldenduta atzerria,

Du Bellay-n etxerako denbora zenbatzen.

Zer esan barrenak urratu gabe.

 

Samurragoa da galerna

hondoratzera goazela irri egiten baduzu.

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus